Faktura sinplifikatuen faktura zuzentzaileak "Hartzailearen identifikaziorik gabe" laukitxoarekin datoz lehenetsita. Faktura zuzentzailearen kodea eta mota hautatu ondoren, beharrezkotzat jotzen duzuna alda dezakezu.
Faktura sinplifikatua faktura arrunt bihurtu nahi baduzu, ez duzu faktura zuzentzaile bat egin behar;
FAKTURA ARRUNTA bat sortu beharko duzu, eta "Fakturaren goiburua" atalaren barruan, faktura sinplifikatuaren ordez jaulkitako faktura laukitxoa hautatu; automatikoki, koadro bat zabalduko da, eta bertan, faktura sinplifikatua identifikatu beharko duzu, seriearen, zenbakiaren eta igorpen-dataren bidez, eta, azkenik, "Gehitu" botoia sakatuta.