web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola jaulki zure FAKTURAK (arruntak eta zuzentzaileak)
Nola egin behar duzu zure faktura normala? Azalpen bideoa eta  Laburpen orria  
 
Nola sortu serie bat?
Fakturazio Erregelamenduaren arabera, fakturak serie bereizien bidez jaulki ahal izango dira hori justifikatzen duten arrazoiak daudenean, hala nola eragiketak egiteko hainbat establezimendu daudenean, edo izaera desberdineko eragiketak egiten direnean. Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da faktura zuzentzaileak edo faktura sinplifikatuak serie espezifikoetan ematea.
Nola sortu faktura arrunt bat
Nola zuzendu jaulkitako faktura bat
Nola bete zure ERREGISTRO-LIBURUA
EEEL Oinarrizko nozioak: Azalpen bideoa y Laburpen-orria(PDF)
Atxikitako ondasunen edo inbertsioen alta
Atxikitako ondasunen edo inbertsio-ondasunen kapituluan, hau egin behar duzu:
  • Zure jarduerari lotutako ondasun guztien alten eta bajen berri ematea, BEZari buruzko araudiaren arabera inbertsio-ondasunak izan ala ez. Ondasunen alta hori behin bakarrik egin behar duzu (gogoratu ondasunari alta emateaz gain, hala badagokio, erosketa-faktura erregistratu behar duzula jasotako gastuen eta fakturen kapituluan)
  • Adierazi, hala badagokio, inbertsio-ondasunen erregularizazioari buruzko informazioa.
  • Jarduerari lotutako ondasun guztiei alta eman behar zaie berriro EEEL egiteko Batuz sistema erabiltzen hastean, ez dira beste urte batzuetako datuak inportatzen.
Jasotako gastuak eta fakturak
Jasotze-datari dagokion ekitaldiko EABLn erregistratu behar dituzu zure gastuak eta fakturak. Data hori zergadunak jasandako BEZa kentzeko eskubidea justifikatzen duen agiria duen data da (BEZari buruzko Foru Arauaren 97. artikulua).
Oro har, eragiketa egiten den unetik apirilaren 25era, uztailaren 25era, urriaren 25era eta urtarrilaren 31ra arte egin beharko dira gastuak eta fakturak, eragiketa zein hiruhilekotan egin den kontuan hartuta.
Jaulkitako diru-sarrerak eta fakturak
Zure diru-sarrerak eta fakturak dagokion ekitaldiko EEELn erregistratu behar dituzu Software Bermatzailearekin (TicketBai), Sotware Bermatzailerik Gabe edo Fakturarik Gabe
EEELren informazio gehigarria
EGIN ZURE FAKTURA
ERREGISTRO LIBURUA (EEEL)
 BEZa EGOITZAN
EGIN ZURE FAKTURA  ERREGISTRO LIBURUA (EEEL) EGOITZAKO BEZa

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?